Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izanagi eta Izanami

Mit. Japonian, munduaren sorrerari buruzko mitoko jainko nagusiak. Zerua eta lurra kaosetik bereizi zirenean agertu ziren zortzigarren anai-arreba bikotea izan ziren. Zeruko zubi batean jarrita, diamantez hornitutako lantza batez, lehen lur masa sortu zuten. Lehen sexu harremanaren ondorioz gaizki osatutako haur bat jaio zen, Hiruko, eta txalupa batean joaten utzi zuten; hurrengo harremanetatik uharte eta jainko asko jaio ziren. Azkenean banatu egin ziren; Izanagik bainu bat hartu zuen, hilekin egona baitzen eta garbitu beharra zuen; bainatu ahala, jainko sail bat sortu zen. Sinto erlijioan, bainu hori harai delakoaren fundaziotzat hartzen da, garbitasun praktiketan nagusia dena.