Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iza Agirre, Luis Cirilo de

Bizkaitar idazlea eta itzultzailea (Bilbo, 1837 - Santurtzi, 1892). Bonaparte printzearen laguntzailea izan zen. Santurtzin eta Bilbon jardun zuen irakasle, bestalde. Calderón de la Barcaren El Alcalde de Zalamea-ren atal batzuk eta La vida es sueño euskaratu zituen 1881. urtean. Arturo Campionen Orreaga obra itzuli zuen bizkaierara ondoko urteetan. Harenak dira, halaber, Begoñako Ama Birjiña Miratsuari poesia eta Santurtziko haurrentzat prestaturiko Geografia.