Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

itxi, itxi, ixten A

du ad. Sarrera edo irteera eragozten duen zera ezarri. ik. hertsi. Atea, leihoa itxi. || Zerbaiten osagai higikorra mugituz edo jarriaz haren barnealdera irispidea eragotzi, edo barnealdearen edo kanpoaldearen arteko harremana galarazi. Kutxa giltzaz itxi. Ahoa, begiak itxi. (Zerbaiti) belarriak itxi: entzungor egin. Gau guztia begirik itxi gabe igaro: lorik egin gabe igaro. Atea itxi zion: ez zion sartzen utzi. || Zerbaiten osagai higikorrak elkarrengana hurbildu, bitarterik uzten ez dela. Liburua itxi. || Heltzeko, aurreratzeko, harremanetan jartzeko bide bat deuseztatu, edo erabiltzea eragotzi. Gu zaharzaleak gara, baina aldizkarian ez genioke inori biderik itxi nahi. || Barruti bat barrura sar ezin daitekeela jarri. Alorra hesiz itxi. || Bezeroak hartzen dituen etxe bat bere zerbitzuak ematetik gelditu. Eskola itxi behar izan zuten, ikaslerik ezaz. || Muga jarri, amaia eman. || da ad. (Norbaitek bere burua) leku itxi batean sartu edo gorde.
B. (Adjetibo gisa). Ideia berriei batere sentibera ez dena. || Talde itxia: kide egitea zaila dena. Lerro itxia: bi muturrak batzen direna. Baso itxia: baso sarria.
C. (Izen gisa). Leku itxia; espetxea. || Begien itxi-ireki batean: une batean, denbora bitarte guztiz laburrean.  v  Multzo itxia. Mat. Metatze puntu guztiak barnean dituen multzoa. Multzo itxiak multzo irekien osagarriak dira.  v  Tarte itxia. Tartearen muturrak edo aldeak barnean dituen tartea. [a,b ] gisa adierazten da.