Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iturri, itur-

iz. Lurretik ateratzen den euri ura, lurrazalera isurtzen dena. Ur bila nator berriz ere iturri emankorrera. Bere begi biak negarrezko iturri bi eginik. || Jarioa. || Ubidez ekarririko urei aterabidea emateko antolatzen den eraikuntza, gehienetan uhaskaz hornitua. Plaza nagusiak iturria du erdian. || Iturburua, etorkia. Gaitz guztien iturria. Argitalpen hau prestatzeko erabili diren iturriak.  v  Geol. Euriak sortuta lurpean pilatzen diren uren irteerak dira gehienetan iturriak eta iturburuak. Urak geruza irazkorra aurkitzen duenean irazi eta lurpean geratzen da, beherago joaten uzten ez dion lur iragangaitza aurkitzen duenean, goian lur iragankorra eta behean lur iragangaitza duela. Geruza iragankor horrek eten bat duenean sortzen da iturria. Bestalde, ura bi geruza iragangaitzen artean geratzen denean, goian zuloa eginez gero, ura, presioaren eraginez, berez goruntz irteten da, eta iturri horiei putzu artesiarrak deritza. ik. artesiar.