Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iteuli

iz. Behiei-eta erasotzen dien ezpara (Tabanus bovinus). Buru zabala, begi handi berdeak, hego zabal gardenak izaten ditu, eta kolorez arre horixka izaten da. Animaliei odola xurgatuz elikatzen da, batez ere, baina gizonari ere erasotzen dio. Ziztada mingarria izaten du. Europan, Asian eta Afrikako iparraldean bizi da.