Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isoetazeo

izond. Bot. Isoetalen ordenako izen bereko familiako belar landareez esaten da. Landare bizikorrak eta zurtoin sendo laburrekoak dira, itxuraz gramineoen eta junkazeoen antzekoak. Hosto luze zorrotzak eta sortan antolatuak izaten dituzte. Ur gozoetan eta lur hezeetan hazten dira, tropikoen arteko lurralde epeletan batez ere, baina badira mota batzuk mendi garaietako eskualdeetan hazten direnak ere, Ande mendietan, etab.