Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ismail

Ismaildarren zazpigarren imana, Ja’far al-Sadiq imanaren semea (Medina, 762). Bere aitaren ordezko izateko izendatu bazuten ere, eskubide hori kendu eta bere anaia Musa al-Kazim-ek hartu zuen kargua.  v  Isma’il I.a. Persiako shah (Ardabil, 1487 - Ardabil, 1524). Azerbaijan konkistatu ondoren hartu zuen shah titulua (1501). Persia, Armenia eta Irak bereganatu zituen, eta 1510ean xii erlijio joera zabaldu zuen lurralde horietan. Otomanoen kontra ezin izan zuen garaipena lortu. Europako lurraldeei laguntza eskatu bazien ere, urruntasunak eragotzi zuen haiekiko batasuna.  v  Isma’il II.a. Persiako shah (Qazvin, 1578an hila). Aitak hogei urterako espetxeratu zuen. Ondoren anaia boteretik bota eta bere familiako printzeak hil zituen, bere kontrako iraultzarik izan ez zedin. Pozoiturik hil zen, 1578an.