Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iruzur

iz. Onura bat lortzeko helburua duen azpikeria; bereziki, legeak zigortzen duena. || Iruzur egin. Jokoan iruzur egiten duenak.  v  Zuz. Gertaera bati buruz norbaitek nahita informazio okerra ematea, beste norbaiti ondasunak kentzeko helburuarekin. Iruzurra berez lege haustea da, eta askotan delitu gehiago eragiten ditu (dirua gezurren bidez edo beste baten izenean hartzea). Merkataritza sailean egiten diren iruzur ohikoenak dira: ordaintzeko dirurik ez duten txekeak sinatzea; isilpeko informazioa norberaren onurarako erabiltzea, eta horri buruzko datu okerrak ematea; beste pertsona baten lekua hartzea eta abar.