Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irons, Jeremy

Britainiar antzezlea (Cowes, Wight uhartea, 1948). Teatrorako zaletasunak eszenatokietara eraman zuen 18 urte zituela, eta Shakespeareren lan ugari antzeztu zuen. Brideshead-era itzultzea izeneko telesail bikainak eman zion ospea. Zineman, berriz, bigarren pelikula izan zen bere lehen arrakasta, Teniente frantsesaren emaztea (1981). Bertan, agerian utzi zituen bere itxura fisiko erakargarria, hazpegi gogorrekoa eta begirada samurrekoa, eta bere lerdentasun dotorea. Oso lan ona egin zuen Bereizezinak (1988) filmean ere, bi anaia bikiren papera eginez. Britainiar antzezle famatuenetako bat da, eta britainiar antzerki eskolaren eragin handia nabari zaio. 1990ean Antzezle Onenaren Oscar saria jaso zuen Von Bülow-en misterioa filmagatik. Beste film batzuk: Swann-en amodioa (1983), Misioa (1986), Zauritua (1992), Espirituen etxea (1993), Beirazko oihana: mendekua (1994), Nirekin dantzan (1995), Burdinazko maskaradun gizona (1998).