Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irizar, Luis

Gipuzkoar sukaldaria (Donostia, 1930). Igeldoko Buenavista jatetxean hasi zen lanean, eta Parisko California eta Londresko Hilton jatetxeetan lan egin zuen gero. Hurrena, Oiartzungo Gurutze Berrin eta Madrilgo Hotel Alcaláko jatetxean aritu zen. Madrilen Alcalá hoteleko zuzendaria izan zen, eta hango Euskal Etxean jatetxe bat jarri zuen. Euskal Sukaldaritza Berria delakoaren kide nagusietako bat da, eta gaurko sukaldari ezagun asko bere ikasle izanak dira. Pasai San Pedron Luis Irizar Sukaldaritza Eskola zabaldu du. Sukaldaritzaren inguruan idatzi dituen liburuen artean, Cocinero: técnica y gestión de un oficio (1998) aipa daiteke.