Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irazoki, Francisco Javier

Nafar olerkaria (Lesaka, 1954). Besteak beste, Cloc, Kantil, Río Arga eta Elgacena agerkarietan idatzi izan du. Hiru poema bilduma idatzi ditu: Argoma (Otea), Desiertos para Hades (Hadesendako basamortuak), La miniatura infinita (Txikidura finigaitza). 1992an Euskal Herriko Unibertsitateak hiru poema bildumak batu eta Cielos segados-Zeru segaz jotakoak izeneko liburuan bildu zituen (euskarazko itzulpena Patziku Perurenarena da).