Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iratxori

iz. Buztanzuria.  v  Iratxori grisa (Oenanthe oenanthe). 14-16 cm luzea eta isatsaren bi aldeak zuriak dituena. Arreske dagoenean burugaina eta bizkarra beltzak izaten ditu arrak, begi inguru guztia, hegoak eta isatsaren punta beltzak, eta papar-sabelak zurixkak. Europan oso zabaldua dago, eta leku harkaiztsuetan ibiltzen da batez ere. Janaria, hegan dabilela harrapatzen du, intsektuak batez ere.  v  Iratxori beltza (Oenanthe leucura). 20 cm inguru luzea, eta bizkarrean eta isatsean izan ezik kolorez beltza dena. Bizkarra eta isatsa zuriak ditu. Europako hegoaldean eta Afrikako iparraldean bizi da. Intsektuak jaten ditu batez ere.