Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iraizoz Francés, Pío

Nafar apaiz, organo-jotzaile, koru zuzendari eta musikagilea (Iruñea, 1914). Bonifacio Iraizoz bere aitarekin egin zituen ikasketak, jaioterrian. 1938. urtean apaiztu zen. Iruñeko katedraleko organo-jotzaile kargua hartu zuen 1950an. Eliza musika, moteteak, eresiak eta organorako obrak idatzi ditu.