Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iradi, Jose Joakin

(«Etxekalte» deitua). XIX. mendeko bertsolari eta arlotea. Hernanin jaio zen eta, kontatzen denez, maiorazgoz tokatzen zitzaion etxeari su eman zion bere gain ardurarik ez zuelako nahi. Hortik datorkio ezizena. Etxe hura Hernanikoa bazen ere, Donostian bizi ahal izan nahi zuen Etxekaltek, bere ustez giro hobea zegoelako han. Agidanez, limosna esketik bizi zen, kalez kaleko eskale, eta otorduaren truke egiten zuen dantza edo bertsotan. Sarri samar egon bide zen kartzelan. Gabriel Lafittek, Eugenio Gabilondok eta Fausto Arozenak idatzi dute Etxekalteri buruz.