Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ipurtxuri

iz. Zool. Muszikapidoen familiako isats zuri zabala duten hainbat txoriren izena, oenanthe generokoak batez ere. 14,5 cm inguru luze izaten dira. Musua eta hegoak beltzak izaten dituzte, sabelaldea zuri horixka, bizkarra berriz grisa, gorrixka edo beltzarana izan dezakete. Saxicola oenanthe, Oenanthe oenanthe eta Oenanthe hispanica ezagutzen dira izen berarekin. Batzuk Europa guztian bizi dira, eta beste batzuk hegoaldean bakarrik.