Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ipursarde

iz. Zool. Dermapteroen ordenako forfikulidoen familiako intsektua, sabelaldearen atzeko aldea bihurkilan edo ezten-kakozkoa duena (Forficula auricularia). Ipurtorratz, bihurkila edo uztargile izenez ere ezagutzen da. Gorputz luze zapala eta hiru zango parekoa izaten du, sabela aldiz eraztunez osatua eta aurrera oker daitekeena. Kolorez marroi iluna izaten da. Oso hedatua dago Europan.