Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inza Arbeo, Casto

(«Jorge de Riezu») Nafar musikologoa (Errezu, Deierri, 1894 - Lekarotz, Baztan, 1992). Kaputxinoa. Madrilen Jakintza zehatzetako ikasketak eginik, Lekarozeko ikastetxean jardun zuen irakasle. 1936. urtean Argentinara jo zuen eta bertan eman zituen hamasei urte. Aita Donostiren musika lanak argitaratzen aritu zen urte luzeetan.