Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Intxausti Rekondo, Joseba

(«Iturriotz´tar Iñaki») Gipuzkoar idazlea (Segura, 1936). Arantzazun egin zituen eliza ikasketak eta Bartzelonan filosofia eta letretako ikasketak. Euskaltzain urgazlea da. Egan, Arantzazu, Jakin eta Madrilgo Verdad y Vida agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Anaitasuna eta Jakin aldizkarien zuzendaria izan zen. Obra nagusiak: Izatea ta bere zentzua (1960), Euskal Aditza (1960), Las siete lecciones del Euskal aditza (1965) eta Iraultzaren hildotik (1972). UZEI-ko zuzendaria izan da.