Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

institutu

iz. Espainian, irakaskuntza ertaineko ikastetxe publikoei ematen zaien izena; Frantzian eta, zenbait ikastetxe eta ikerketa lekuri ematen zaien izena.  v  Frantziako Institutua. Frantziako estatuaren kultura erakundea, 1795. urtean Direktorioak sortu zuena. Gaur egun bost akademia biltzen ditu: Akademia frantsesa, Historia eta Arkeologia akademia, Zientzien akademia, Arte Ederretako akademia eta Moralaren eta Politikaren akademia. Aipatu beharrekoak dira erakunde horrek jakintzaren alor batzuetan egiten den lana sustatzeko ematen dituen sariak.