Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inhibizio

iz. Biol. Eragile fisiko, kimiko, psikiko… batek (inhibitzaileak) organo edo ehun baten ohiko jarduera geldiaraztea, eragoztea edo atzeratzea.  v  Psik. Pertsonaren jarduera edo jokabidea, bereziki gogoari eta nahiari dagokiona, borondatez edo oharkabean aldaraztea edo galaraztea. Funtsezko zeregina du inhibizioak gizarte egitekoetan, zerbait egiteko gogoa kentzen edo galarazten baitu (haserraldi batean inor jotzeko gogoa, adibidez), besteak beste. Nahitako inhibizioa ohikoa da eguneroko bizitzan, elkarren aurkako bi nahi aurrez aurre jartzen direnean (jaki gozo bat jateko gogoa, batetik, eta argaltzekoa, bestetik).