Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ingres, Jean Auguste Dominique

Frantses margolaria (Montauban, 1780 - Paris, 1867). David-en ikasle izan zen eta Rafael zuen margolari klasiko kuttun. Marrazkien zehaztasuna da Ingresen pinturaren ezaugarri nagusia. Edipo eta Esfingea, Ossian-en ametsa, eta Homeroren Apoteosia ditu lanik ezagunenak. Erretratu asko egin zituen; Bonaparterena, besteak beste.