Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inclan Iribar, Gabriel Maria

Bizkaitar mediku eta politikaria (Barakaldo, 1959). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Medikuntza eta Kirurgian doktorea da, Ospitaleko Kudeaketan graduduna, eta Osasun Publikoan graduduna. Honako kargu hauek bete ditu: Galdakaoko Ospitaleko kudeatzailea (1986-1988), Gurutzetako Ospitaleko mediku zuzendaria (1991-1997); Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria (1997), eta Osasun Plangintza eta Ebaluazioko zuzendaria (1999). 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako Idazkari Orokorra izan zen, eta 1994tik 1996ra, Espainiako Arteriosklerosi Elkarteko kidea. 1999ko apirilaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da.