Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Inber, Vera Mijailovna

Errusiar idazlea (Odesa, 1890 - Odesa, 1972). Erdi mailako familia batekoa zen, eta lau urte pasa zituen mendebaleko Europan; Parisen argitaratu zuen, hain zuzen bere lehen poema liburua. Konstruktibismo joerara bildu zen. Poema luzeak ditu bere obrarik onenak. Prosazko obrarik ere badu.