Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Impe, Lucien van

Belgikar txirrindularia (Mere, Flandria, 1946). Eskalatzaile bikaina. 1976an Frantziako Itzulia irabazi zuen, eta norgehiagoka berean sei aldiz irabazi zuen Mendiko Sari Nagusia. 15 aldiz parte hartu zuen Frantziako Itzulian 1969-1985 bitartean eta inoiz ez zuen lasterketa bertan behera utzi behar izan. Mendiko Sari Nagusia 6 aldiz irabazirik (1971, 1972, 1975, 1977, 1981 eta 1983an) Federico Martín Bahamontes espainiarraren errekorra berdindu zuen. Hirugarren gelditu zen 1971 eta 1975eko ekitaldietan, baina Eddy Merckxen gainbeherak eta Bernard Thévenetek lasterketa bertan behera uzteak 1976ko sailkapen nagusia irabazteko aukera eman zioten, berak mendiko beste sari bat besterik espero ez zuenean. Frantziako sari horiez gainera, hiru aldiz gelditu zen irabazle Italiako Giroan mendiko sailkapenean (1982-1984), eta 1983an Belgikako Txapelketa Nazionala irabazi zuen.