Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ili

Txina, Errusia eta Kazakhstango ibaia. Kunges eta Tekes ibaien gurutzagunean sortzen da. Txinako I-ning hiritik abiatzen da, eta ondoren Errusian sartzen. 910 kilometroko ibilbidea du. Balkhash aintziran isurtzen du bere ura. Txinaren eta Sobiet Batasuna izandakoaren arteko komunikazio bide nagusi da. Ontziz ibiltzeko aukera ematen du Bakana-raino (Kazakhstan), eta Txinako zati batean ere ibiltzen dira ontzi txikiak.