Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ildo

iz. Goldeaz lurra irauliz egiten den irekidura luzea. || Haria, bidea.  v  Ildo-xori. Buztanikara (Motacilla alba).  v  Martitzeko ildoak. Astr. 1877an Schiaparelli astronomoak Marteko gainaldean lerro antzeko egiturak aurkitu zituen, eta ildo izena eman zien. Lowell Estatu Batuetako astronomoak mapetan ezarri zituen Martitzeko ildoak. Gaur egungo teorien arabera, badira Martitzen nondik sortuak diren inork ez dakien egitura txikiak, eta lerroka eratzeko joera dute.