Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Idris Ia

(Sidi Muhammad Idris al-Mahdí as-Sanusi) Libiako lehenengo erregea (Yarabub, 1890 - Kairo, 1983). Bigarren Mundu Gerran, zenbait leinutako gudariak lagun harturik, Ingalaterraren aldean borrokatu zen. 1950. urtean Libiako errege izendatu zuten. Erregetza 1969. urtean utzi behar izan zuen, Gadafi buru zuen kolpe militarraren ondorioz.