Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ideia

iz. Gauza baten irudikatze abstraktu eta orokorra, gogoak edo adimenak eratua. || Burutapena; ustea; asmoa.  v  Ideia finkoak. Psik. Kontzientzian finko gelditzen den ideia, zuzena ez bada ere kontzientziak onartu eta aldatzen ez duena. Ideia finkoa duen pertsonak ez du onartzen berak zuzentzat hartutako ideia bat okerra denik, eta itsu-itsuan ideia horri eustea patologikoa denik ere ez du onartzen.  v  Sortzetiko ideia Fil. Filosofia eskola idealisten arabera, gizonaren adimenean sortzen den ideia, eta ez esperientziaren bidez jasotzen dena. Ideia batzuek (Jainkoarena, infinitoarena, substantziarena…), jatorri enpirikorik ez dutenez gero, jaiotzatikoak direla proposatzen dute filosofia dotrina horiek.