Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hudson, Rock

(Roy Schere Jr. jaiotza izenez, Roy Fitzgerald gero). Estatu Batuetako zinema antzezlea (Winnetka, Illinois, 1924 - Beverly Hills, Kalifornia, 1985). Universal etxeak ekoitzitako western eta abentura filmetan parte hartu ondoren (Winchester 73, 1950; Bend of the river, 1952), Raoul Walsh zuzendariarekin egin zituen lehen lan nagusiak: Scarlet Angel, The lawless breed, (1952), Sea devils eta Gun fury (1953). Douglas Sirk zuzendariak aukerako lanak eskaini zizkion eta harekin egin zituen, segur aski, filmik onenak: Magnificent obssession (1953), Captain Lightfoot (1954), All that heaven allows (1954), Written on the wind (1956). Aipatzekoak dira ere beste zuzendari batzuekin egin zituen Giant (1956), Somethin of value (1957), This Earth is mine (1959), The last sunset (1961) eta Man’s favorite sport? (1964) filmak. 1966tik aurrera garrantzi handirik gabeko filmak egin zituen.