Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hotz

iz. Bero gabezia; bero gabeziak eragiten duen sentipena. || izond. Giza gorputzarena baino tenperatura nabariki apalagoa duena, behar duen berotasuna ez duena. || Erraz pozten, berotzen edo hunkitzen ez dena. ◊ Garrik ez duena. ◊ Bihotz hoztasuna adierazten duena. || Hotz-hotzean. adlag. Bihotz berotasunik gabe. v Gerra hotza. 1947 eta 1962 urteen artean nazioartean bizi izan zen egoera. Garai hartan munduko bi nazio nagusien arteko harreman diplomatikoak eten egin ziren ia eta gerra piztear izan zen behin baino gehiagotan. Marshall plana indarrean jarri zen garaia hartzen da gerra hotzaren hasieratzat (1947); plan horren helburua Europa mendebaleko nazioen ekonomia indartu eta horrela komunismoaren kontrako talde bat eratzea zen. Kubako misilen krisia (1962) hartu ohi da gerra hotzaren amaieratzat; eta mundu osoaren gaineko kontrola hirugarren munduko gorabeheren bidez lortzea oinarri duen aldi bat hasi zen ondoren. v Med. Arnasbideetako eritasun arina, sudurrekoa eta errinofaringearena bereziki. Sukarra, buruko mina eta ondoeza ditu, besteak beste, ezaugarri; eztula, mukiak, eztarriko mina ere izaten dira. Kasu batzuetan inguruko barrunbeetan edo organoetan infekzioa sortzen da eta larriagotu egiten da eritasuna, baina bestela 2-3 egunetik aste betea bitarteko iraupena izaten du.