Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hossein, Robert

Frantses antzezlea eta antzerki zuzendaria (Paris, 1927). Polizia filmak egin eta antzeztu zituen: Les salauds vont en enfer (1956, Akerrak infernura doaz); Toi, le venin (1959, Zu, pozoia). Angélique (1964-1968) sailarekin lortu zuen, ordea, arrakasta. Antzerkiari dagokionez, zuzendari gisa aipagarriak ditu: Potemkine (1975), Pas d'orchidées pour miss Blandish (1977, Orkidearik ez miss Blandish-entzat), Danton et Robespierre (1979) eta Angélique lanaren egokitzapena (1994). Misérables (1982) lanaren egokitzapen batekin itzuli zen zinemara eta ondoren Le Caviar rouge (1986, Kabiar gorria) egin zuen.