Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

horzgabe

izond. Hortzik ez duena. || Hortzak galdu dituena. v Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da. Ile trinkoz edo hezurrezko oskolez estalia dute gorputza. Oso hortz egitura bitxikoak dira, ebakortzik ez dute batzuek, esmalterik gabekoak dituzte beste batzuek eta badira hortzik ez dutenak ere. Ipar Ameriketan, Erdialdeko Amerika eta ia Hego Amerika guztian bizi dira. Hiru familia biltzen ditu bere baitan: dasipodidoak, bradipodidoak eta mirmekofajidoak.