Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Honecker, Erich

Alemaniar politikaria (Neunkirchen, 1912 - Santiago, Txile, 1994). Alderdi Komunistako kidea izan zen 1929tik, eta naziek hamar urtez kartzelaratu zuten (1935-1945). Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zenetik goi karguak izan zituen bertako Alderdi Sozialista Batuan. Alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten 1971n, eta errepublikako presidente 1976an, W. Ulbricht-en ondorengo. Herri mugimenduaren ondorioz bere karguak utzi behar izan zituelarik, alderditik kanpo utzi zuten (1989) eta gero preso sartu. Alemaniako erietxe militar sobietar batetik Moskura ihes egin ondoren (1991), atzera Alemaniara estraditatu zuten 1992an. 1993ko urtarrilean Txilera joaten utzi zioten, auzia etenik eta Honecker-en eritasun larriagatik baina handik gutxira hil zen.