Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Homs

(Arab. Hims). Siriako mendebaleko hiria, Libano aurreko mendien oinetan eta Oronte ibaiaren ertzean. Izen bereko probintziako hiriburua. 354.000 biztanle. Nekazaritza eskualde aberats baten merkataritzagunea da. Fruituak eta laboreak ziren oraintsu arteko uzta, baina, Oronte ibaian presa bat egin zenetik ureztaturiko lurren hedadura gehitu delarik, kotoia eta azukre-erremolatxa ere landatzen dira. Zeta eta larrua. Petrolio findegia. Oihalgintza, kimika industria eta azukregintza. Antzinateko Emesa da Homs. v Homs probintzia. 42.226 km2; 546.000 biztanle.