Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

homeostasi

iz. Biol. Oinarrizko funtzio fisiologikoen oinarriei muga egonkorretan eusteko joera duten izaki bizien ezaugarria. Homeostasiaren ezaugarri nagusiak: termoerregulazioa (kanpoko tenperaturen aldaketei aurre egiteko hegaztiek eta ugaztunek erabiltzen duten sistema, barne tenperaturari ahalik eta muga egonkorrenetan eustearren), eta odolaren presioari, gorputzeko isurkarien kontzentrazioari eta arnas erritmoari eustea, beste zenbaiten artean. Homeostasi prozesuetan hormonek parte hartzen dute, kanpoko eragin bakoitzari dagokion erantzuna bideratuz. Homeostasiaren kontzeptua Cannon-ek plazaratu zuen, 1926an, eta garrantzi handia izan du gerora, besteak beste, Lorenz-en eta Tinbergen-en etologia eskolan. Ikertzaile horien ustez, homeostasi oreka hausten bada, larrialdi egoera sortzen da, eta larritasun hori gutxiagotzeko joera izaten du animaliak senez.