Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hishikawa

Japoniar pintore askoren eta pintura eskola baten izena. Ukiyo-e deituriko estiloan gailendu zen Hishikawa eskola. Hishikawa Moronobu (1618-1694) izan zen sortzailea. Eskolako pintorerik aipagarrienak: Moronobu, Morofusa (aurrekoaren semea), Wao eta Moroshige.