Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hironaka, Heisuke

Japoniar matematikaria (Yamaguchi-ken, Japonia, 1931). Lehenengo ikasketak Kiotoko Unibertsitatean egin zituen. Estatu Batuetako Harvardeko Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak eta bukatu ondoren unibertsitatean bertan aritu zen lanean. 1970ean Fields domina jaso zuen Nizako Nazioarteko Kongresuan; aldaera aljebraikoei buruz egindako lanarengatik eman zioten saria. Beste sari eta ohore askoren artean, Japoniako Kulturako Ordenarena jaso zuen 1975ean.