Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hipoteka

iz. Zuz. Diru zor bat kitatuko dela bermatzen duen kontratua, ondasun higiezinen gainean ezartzen dena. Ondasun higiezina (batzuetan higigarria ere bai) zergapetzen eta ondasuna zorraren erantzule bilakatzen duen eskubidea da. Hipotekak eskubide errealak ditu, baina ez du jabetzarik. Zorra ordaintzen ez bazaio, hartzekodunak ondasuna bahi dezake; are gehiago, saldu ere egin dezake, epailearen baimenarekin.