Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hipofisi

iz. Anat. Ornodunen entzefaloaren azpian dagoen eta barne jarioa duen guruin endokrinoa. ■ Oso organo txikia da, gramo erdi inguruko pisua du, eta bi gingilez osatua dago. Hipofisiak isurtzen ditu, besteak beste, gorputzeko organo guztien hazkundean eragina duten hormonak, emeen bularrei esnea jariarazten diena, odolaren presioa eraentzen duena, giharren uzkurtzea eta giltzurrunaren eginkizuna eragiten duena. Hortaz, hipofisiak bere zeregina behar bezala ez betetzeak kalte handiak sor ditzake.