hilozoismo
iz. Fil. Filosofia dotrina, materia beti bizirik dagoela dioena, eta horrenbestez, sentiberatasuna eta berez ekiteko ahalmena duela esaten duena. Materiak bizitza du beti, eta berezko bizitza ez duenean, munduko arima batean parte hartuz bizi da. Filosofo joniarrak, estoikoak eta Errenazimentu garaiko filosofia naturalak, besteak beste izan ziren dotrina horren jarraitzaile. Hilozoismoa ez da hasierako animismoa bezalakoa, ez baitu animistek bezala natura pertsonifikatzen, ez panpsikismoa bezalakoa ere, honek materia mota guztiei kontzientzia eta zentzumena dutela aitortzen dielako.