Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidruro

iz. Kim. Osagaitzat hidrogenoa eta beste edozein metal edo ez-metal dituen konposatua. Hidrogenoa metal batekin (litio hidruroa, LiH), bi metalekin (kaltzioa eta aluminioaren hidruroa, CaAlH5), metal batekin eta metala ez den beste elementu batekin (potasioaren borohidruroa, KBH4) edo metal batekin eta sail organiko batekin (hidruro organometalikoak) elkartzean eratzen da. Hidruroak erreduzitzaile indartsuak dira, oso erabiliak erreakzio kimikoetan, eta igurtziz edo astinduz gero su har dezakete.