hidrokerido
izond. Zool. Karraskarien ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Hidrokeridoak dira ezagutzen diren karraskarietan handienak. Lau hankak laburrak dituzte, baina aurrekoak atzekoak baino laburragoak, eta oso atzapar sendokoak. Ura eta belarra edo zuhaixka ugari diren lekuak aukeratzen dituzte bizitzeko. Panamatik Uruguaira bitarteko lurraldeetan bizi dira.