Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hewish, Anthony

Britainiar astronomoa (Fowey, Cornwall, 1924). Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Pultsar izarrak aurkitu zituen (neutroi izarrak, oso irrada igorpen laburrak, bitarte guztiz erregularretan, dituztenak), bere laguntzaile Jocelyn Bellekin. 1974an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Martin Rylerekin batera.