Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

heteromorfo

izond. Biol. Gorputzaren erabateko aldaketa sortzen duen metamorfosi konplexua duten intsektuez esaten da. Hori dela eta, larbak eta intsektu helduek ez dute elkarren antzik, eta bizitzeko modua ere erabat desberdina dute. Larba bizitzaren amaieran, ninfa egoeratik pasatzen da intsektua, eta, ondoren, benetako metamorfosi baten ondorioz, intsektu heldua eratzen da. Tximeletak, adibidez, heteromorfoak dira. Holometabolo ere deitzen zaie.