Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heston, Charlton

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Evanston, Illinois, 1923 - Beverly Hills, 2008). Antzerkian, telebistan eta irratian egin zuen lan 1950. urtean zineman hasi zen arte. Historiako pertsonaia nagusietako batzuk antzeztu izanak ekarri zion ospea batez ere: Moises izan zen Hamar aginduak (1959) filmean, Ben Hur (1959), El Cid (1961), Joan Bataiatzailea eta Miguel Angel izan zen, hurrenez hurren, The gratest story ever told eta The agony and the ecstasy (1965) filmetan, eta Antonio Antonio eta Kleopatra (1972), Heston-ek berak zuzendua. Egin zituen beste film askoren artean, aipatzekoak dira: The greatest show on Earth (1951, Munduko ikuskizunik handiena), The naked jungle (1954), 55 egun Pekinen, The war lord, Mayor Dundee (1965), Soylent Green (1973), Gray Lady Down (1978), Mother lode (1981). Oscar saria jaso zuen 1959. urtean Ben-Hur filmean egindako lanagatik. Azken urteotan egin zituen filmen artean, aipagarria da Beldurraren ahoan (1994).