Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herschbach, Dudley Robert

Estatubatuar kimikaria (Kalifonia, 1932). Matematika eta kimika ikasketak egin zituen, Stanford eta Harvardeko unibertsitateetan. “Molekula sorta gurutzatuen” teknika erabiltzen lehena izan zen (1961): lastertasun eta energia jakinetara azeleratutako atomo (molekula edo ioi) sorta mehen artean talkak eragitean datza, gero talka horien emaitza aztertzeko. Alor horretan egindako ikerketengatik, Nobel saria jaso zuen 1986an, Yuan T. Lee eta John C. Polanyirekin batera.