Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

herentzia

iz. Heg. Ondoretasuna. v Genet. Izaki bizi batek bere ondorengoei transmititzen dien ezaugarri morfologiko, anatomiko, zitologiko, psikiko, eta abarren multzoa. Ezaugarri heredagarriak azalduko diren ala ez, baldintza genetikoek (nagusitasuna edo atzerakortasuna, aldakortasuna bultzatzen duten eragileak izatea, eta abar) eta ingurugiroko zertzeladek (tenperatura, argitasuna, elikadura mota, etab.) baldintzatzen dute.