Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heredia, José María de

Frantses olerkaria, Kubakoa jatorriz (La Fortuna, Kuba, 1842 - Bourdonné gaztelua, Houdan ondoan, 1905). Lehenbiziko urteak Kuban egin bazituen ere, 1861etik aurrera Frantzian bizi izan zen. Ikasketak alde batera utzirik, literaturari heldu zion. Leconte de Lisle lagun eta maisuari esker argitaratu zituen bere lehen olerkiak Parnaso zaleen mugimenduaren aldarrikapena izan zen Gure garaiko Parnasoa (1866, Parnasse contemporain) bilduman. 1893an ordu arte aldizkarietan argitaraturik zituen 118 soneto bildu zituen Les trophées izenburupean.