Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

helize

iz. Mek. Gai jariakor batean (ura, airea…) ardatz baten inguruan itzulika dabiltzan pala modukoez osatua dagoen tresna. Makina askotan erabiltzen da, haizemaileetan batez ere, baina erabilera garrantzitsuena itsasontziei eta hegazkinei indarra ematea du. Itsasontzietako helizeetako palak motzak eta zabalak dira; uretan erdi etzanda sartzen dira, ura atzerantz botatzen dute, eta horren ondorioz itsasontzia aurrerantz eramaten. Hegazkinen helizeak, berriz, aurreko aldea okerra du eta atzekoa zapala; helizea oso bizkor itzultzen denean sortzen den airearen presio aldaketak bultza egiten dio hegazkinari.