Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Helios

Mit. Antzinako grekoen elezaharretan Eguzki jainko orojakilea. Hiperion-en seme, Eos-en (Egunsentia) eta Selene-ren (Ilargia) anaia. Helios-ek, egunero, ortzimuga zeharkatzen zuen ekialdetik mendebalera lau zaldik zeramaten gurdian. Antzinako Grezia osoan, eta Rodas uhartean bereziki, gurtzen zen Helios. Rodasko erraldoia, 30 bat m-ko brontzezko estatua, haren ohorez egin zen.